53X

Oholtzara-Eskena Hartu
Nafarroako Antzoki Sareak (NAS-RTN) bultzatutako programa da —Fundación Caja Navarra, "la Caixa" Fundazioa eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan—, arte eszenikoak gazteengana (11 eta 18 urte bitartekoengana) hurbiltzea eta kulturako protagonista bihurtzea helburu duena.
Gure agendan programa honen barruan egingo diren emanaldi guztiak iragartzen dira.
53X Tdiferencia-ren ekoizpen berriaren izenburua da. Muntaketa berritzailea, dinamikoa, freskoa eta oso erreala da, belaunaldi oso bat markatu duten pertsonaietan eta hizkeran inspiratua. Antzezle gazteak ditu, eta obrak umorez, emozioz eta egiaz erretratatzen du maitasunari, presio sozialari, sexuari, beldurrari eta ziurgabetasunari aurre egiten dien gazte talde bat. Drama eta komedia uztartzen dituen ikuskizuna da; pertsonaia bati hainbat antzezlek emango diote bizia, eta publikoak zer esana izango du. Izan ere, multimedia-baliabideen bidez, istorioaren amaiera erabakiko du. Sarak ikasturtea amaitu aurretik birjintasuna galtzea lortuko duen, Telmok Yasid-ekin harreman intimoa izango duen, Anek ikasketak berriz hasiko dituen edo Rowanek bere lekua aurkituko duen.
LANARI BURUZ
Obrak —gazteria protagonista eta sexua ardatz dituela— hainbat belaunalditako eta diziplinatako profesionalak biltzen ditu —antzezpena, diseinu grafikoa, moda-diseinua, argiztapen eszenikoa—, gazteriari ahotsa ematen dio, berdintasuna defendatzen du eta belaunaldi berrien eta arte eszenikoen artean zubi bat eraikitzen du, elkarrizketa aberasgarria sustatuz. Proiektua Nafarroako Gobernuak (Artempro) diruz laguntzen du, eta Laboral Kutxaren laguntza du kulturarekiko, gazteriarekiko eta gizarte-eremuarekiko konpromisoan.
FITXA TEKNIKOA
Egilea eta zuzendaria: Maite Redin.
Zuzendari laguntzailea eta euskarazko itzulpena: Ainhoa Ruiz.
Antzezleak: Celia Fañanás, Unai Pichón, Enara Urra, Miguel Biurrun, Asier Burguete (euskara).
Sormen-taldea: Javier Aristu, Eñaut Gorbea, Miguel Biurrun, Jon Zabala, Ainhoa Ruiz, Maite Redin.
Ekoizpena: Tdiferencia.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Publikoa: 14 urtetik gorakoentzat
Gaztelaniazko estreinaldia: otsailaren 18an (Teatro Gayarre).
Euskarazko estreinaldia: otsailaren 22an (ENTNAE)
Deskargak
Deskargatu kartela kalitate handian eta obraren informazioa biltzen duen dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen klik eginez:






