Gu gara
Tdiferencia emakumeek osatutako arte eszenikoetako kooperatiba da, sektorean hogeita bost urteko esperientzia duena. Adituak dira antzerki-ekoizpenean eta banaketan, kultur kudeaketan, antzerki-prestakuntzan eta ekitaldi publiko zein pribatuen antolaketan.
Foru Komunitateko arte eszenikoen arloko erreferentziazko ekoiztetxea da, eta hogei lagunetik gorako taldea du: aktoreak, musikariak, teknikariak eta kudeaketa-taldea.
Antzerki Musikaleko Premios Nacionales de Teatro Musical sariketako finalista izan da “Caperucita Rock” eta “Perdiendo el Juicio” ikuskizunekin. Tdiferencia Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko bi ediziotan parte hartu du: Andrés Limak zuzendutako “Las alegres casadas” lanarekin eta Maite Redinek idatzi eta zuzendutako “El laberinto de Juana Inés” lanarekin.
Gizarte-izaera nabarmena duten lanetan, aniztasuna eta bizikidetza defendatzea, genero-indarkeriaren aurkako borroka eta adin goiztiarretan abusuak eta jazarpena prebenitzea lantzen dituzte, besteak beste. Hala, Nafarroako Gobernuaren, “la Caixa” Fundazioaren eta Caja Navarra Fundazioaren Hezkuntza Programetan parte hartu dute, baita Nafarroako eta beste erkidego batzuetako udal askoren Berdintasun Programetan ere. Horregatik guztiagatik, 2022ko urtarrilean, Tdiferencia-ri Radio Pamplona Cadena Serrek ematen duen “Kulturaren saria” eman zioten.
Tdiferencia arduratu da, hiru urtez, Napaeactiva programazioaz; Nafarroan 280 emanaldi baino gehiago eskaini ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Kultur Zikloa programatu du, eta Euskarabidearentzat, Nafarroako Gobernuko Euskararen Departamentuarentzat, Gora Gora Fest! euskarazko kultur zikloa antolatu du 2021ean, 2022an, 2023an eta 2024an. Horrez gain, kultur kudeaketako eta programazioko proiektuak garatzen ditu erakunde publiko eta pribatuentzat.
Era berean, Tdiferencia arduratu da Festival Rincones y Recovecos jaialdiaren sei edizioak antolatzeaz, Iruñean eta Nafarroako hainbat herritan; eta, 2023az geroztik, Nafarroako landa-inguruneetan abiarazi ditu KUL, cultura en el corazón del pueblo proiektuaren bi edizio. Programa kultural horrek ikuskizunak —familientzat eta helduentzat— eta eskola-umeentzako antzerki-prestakuntzako ikastaroak uztartzen ditu, baita zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrentzako ondareari buruzko tailerrak ere.
Bere lanaren bidez, Tdiferencia-k kultura publiko guztiei hurbildu nahi die. Kultura arlo guztietan erakutsi eta edozein espaziotan “eszenaratzea”. Bere lanak hiriko antzokietan antzeztea eta edozein landa-ingurunetako oholtzan bizitzea. Kultura irisgarria , hurbila eta kalitatezkoa eskaintzea. Oso dibertigarria eta, batez ere, konprometitua. Hor dago, zalantzarik gabe, “Tdiferencia”.

