EROSI ORAIN ESTREINALDIRAKO SARRERAK


ESTREINALDIA: CASILDA KARTOI ARTEAN


Ez galdu Tdiferencia-ren azken ekoizpen originala: Casildaren istorio ederra kontatzen du, ametsa —eskolara joatea— betetzea eragotziko dion oztoporik izango ez duen neskatilarena. Familia osoak gozatzeko ikuskizuna, gaztelaniazko eta euskarazko emanaldiekin. Dagoeneko eros ditzakezu urriaren 9an euskarazko estreinaldirako eta urriaren 10ean gaztelaniazko emanaldirako sarrerak, Atarrabian. Zuen zain gaude!

CASILDA KARTOI ARTEAN


Inoiz esan badizute gustuko duzun horretarako ez duzula balio, obra hau zuretzat da.


Casildak erakutsiko dizu ez dela horrela.

 Casilda neskatila bat da, eta ez du onartuko besteek «ezin duzu» esatea.


Casilda kartoi artean Tdiferencia-ren familia osoarentzako proiektu berria da. Berdintasunarekiko eta aniztasun funtzionalarekiko konpromiso argia du, eta helduak zein txikiak hausnartzera gonbidatzen ditu berriro ere.

Gure protagonista neskatila bat da, eta bere izenaren esanahiari jarraikiz, tinko eusten dio eta ez du itxaropena galtzen, ezta une zailenetan ere.


Helduen aurrean lider izateko eta erabaki oso garrantzitsuak hartzeko behar den jarrera du; inork ezin dizkio bere ideiak edo beldurrak inposatu.

Hain ideia beldurgarriak, hala nola: «ez egin onena ez bazara», «arrakasta ez dena porrota da», «ia ez da existitzen: ondo ateratzen da edo ez», «barregarri geratuko zara», «ez duzu dantzari gorputzik», «zu bezalako neskatila batek», «ez zara inoiz benetako abeslaria izango», «ikasketetan jarri arreta», «ikasi zerbait baliagarria», «azkenean kartoien artean biziko zara»…


Esaldi horiek guztiek ez dute Casilda sortzeari, amets egiteari, hazteari, ahalduntzeari eta gogor borrokatzeari utzaraziko, bere bizitzan merezi duen lekua egin dezan.


Neska-mutikoentzako lan baikor, dibertigarri, goxo eta inspiratzailea, eta helduentzako hausnarketarako aukera.

Edo beranduegi dela uste duzu? Casildak ezetz esango dizu.