Itsas misterioak
Los misterios del mar Eva Azpilikuetak eta Maitane Pérezek Tdiferenciarentzat sortutako istorioa da. Abentura honetan, Calzas Rojas eta Calzas Negras aurkezten dizkigu, itsasoaren erdian galdutako bi pertsonaia. Hainbeste denbora daramate nabigatzen, ezen ez baitute gogoratzen nondik datozen, ezta nora doazen ere.
Baina, bat-batean, abentura berri batek deitu die. Itsasoak zeharkatuko dituzte, baita oroitzapenak ere, eta bilatzen zutena beti beren barruan egon dela jakingo dute: beren oroimena, jatorria eta, neskatoak zirenean, amonak kontatzen zizkien istorio ahaztuak.
Denboraren joanean galdua zirudien kontatzeko magia horrekin kontatutako istorio dibertigarri, samur eta xarmangarria.
3 urtetik gorakoentzat · familia osoarentzat
Gure ikuskizuna Nafarroako Antzokien Sarearen parte daInformazio gehiago- Egin klik intereseko esteka hauetan
IRAUPENA: 50 min
Eva Azplicueta eta Maitane Perezek SORTUA ETA ANTZEZTUA
EKOIZPENA ETA BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.
HIZKUNTZA: gaztelania/euskara
Deskargak
Deskargatu kartela kalitate handian eta ikuskizunaren informazioa duen dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan hemen klik eginez:















