Jaialdia bueltan da!


Antzerkia Zitadelara itzuliko da. Baita Tirapu, Legaria, Artazu, Otsagabia eta Kasedara ere. Eta musikak, dantzak eta zirkuak, aurten ere,  txokoak eta zirrikituak beteko dituzte Tdiferenciak antolatutako Jaialdiaren ZAZPIGARREN edizio honetan. Arte eszenikoak espazio berezietara ekarriko dituzte eta arte eszenikoen profesionalen eta talentu berri itxaropentsuen arteko loturak ezarriko dira. Adin guztietako publikoa erakarri, euskeraz eta gaztelaniaz ikuskizunak eskainiz, berdintasuna eta aniztasuna gai nagusitzat hartuta.


Aurten, arte eszenikoak izango dira protagonista ekaineko bi asteburutan zehar. 14an eta 15ean, Jaialdia Nafarroako herrietan zehar ibiliko da, eta 21ean eta 22an, Iruñeko Zitadelan. Errauskine Rockek Legaria eta Artazun dantzatuko du, Bea Larrañagaren Bonbak Tirapu eta Otsagabian eztanda egingo du, eta Altxor kutxaren bila antzezlaneko piratak Kasedara joango dira. 21ean, musika, antzerkia, zirkua eta argazkilaritza jaitsiko dira Iruñeko parke nagusira. Sergio Eslava musikariak Con nombre propio lan berria aurkeztuko du eta Teatro sobre Ruedas-ek bere karabana zabalduko du Mujeres de circo erakusteko. Munduko antzokirik txikiena ikusi ahal izango dugu Teatro del Cuervo-ren eskutik, eta Cia Rampante konpainia frantziarrak Rococó! eszenaratuko du. Celia Fañanásek ipuinak kontatuko dizkie txikienei euskeraz, eta Ruth Garretak espaziora eramango gaitu Oumuamua 2.0-rekin.


Igandean soinu-ibilaldiak izango dira Zitadelan zehar, 17 bertso Veronan lanaren eskutik, zuhaitzen azpian ipuin kontaketak emango dira, eta Mujeres de Circo-k bere karabana berriro irekiko dute. Zitadelan ospatuko den Gure Zirrikituak Jaialdiaren 7. edizioa hasi zen bezala amaituko da: musikarekin. Igande arratsaldean, Alfombra Negra eta Devil Skulls talde nafarrekin batera amaituko dugu.


:
:
:
Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Txoko eta Txokoak 2025 hasten da!