Burua txoriz beteta
Liriak eta Wadak abenturaz eta bidaiaz betetako istorio bizia partekatuko dute. Magia, barrea, emozioa eta intriga izango ditugu lagun bi pertsonaia hauen bidaian.
Pobrezia, gosea eta herrialdeen arteko desberdintasuna ez ezkutatzea, generoen, azal kolorearen, erlijioaren arabera bereizten ez duen mundu inklusibo batean bizi ahal izateko beharra... Funtsezkoa da. Baita neskatoak ahalduntzen dituen eta emakumeak mugatzen ez dituen mundu bat egotea ere. Mundu justuagoa eta jasangarriagoa, non ura, basoak, animaliak eta baliabideak mundu hobea bilatzeko gida gisa erabiltzeko adinako garrantzia duten.
Belaunaldi berriek gozatuko duten etorkizunerantz aske hegan egiten duten txoriz beteta daukagu burua. Ireki ditzagun ateak hori gerta dadin.
Wadak Albanesen 'Liria' "askatasuna" esan nahi duela eta Liriak 'Wada' Somalian "elkarrekin" dela deskubritzen dutenean, bidea errazagoa izango da.
IRAUPENA: 60 min
ANTZEZLEAK: AINHOA RUIZ, IBAN ALGUEA
ZUZENDARIA: MAITE REDIN
IDAZLEA: MAITE REDIN
ITZULPENA: AINHOA RUIZ
BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.
HIZKUNTZA: Gaztelania/Euskara
Deskargak
Deskargatu kalitate handiko kartela eta lanari buruzko informazioarekin dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan hemen klik eginez: