Nire espazioa eman
4 eta 12 urte bitarteko ikusleei eta haien arduradun helduei zuzendutako bakarrizketa.
Haurrak euren gorputzaren jabe dira, eurena baita. «Ez» esateko eskubidea dute ukituak izan edo laztanak izan nahi ez badituzte. Eta helduek errespetatu egin behar dute. Haien gorputza beraiena da, beraz, inork ezin ditu ukitu haien baimenik gabe.
Monologo hau, Europako Kontseiluak adingabeen aurkako sexu-indarkeria prebenitzeko egindako gidan oinarritua, ikasteko, kontzientzia hartzeko eta adi egoteko modu oso dibertigarria da.
Espazioko barre eta pasadizo eroen artean, J.U.-k argi utziko digu gauza bat: zure gorputza zurea dela. Ukitzeko modu onak daude, eta txarrak ere. Sekretu onak eta txarrak daude: kezkatzen zaituen, deseroso sentiarazten zaituen, beldurtzen zaituen edo triste jartzen zaituen sekreturen bat badago, sekretu hori ez da ona eta konfiantzazko heldu bati kontatu beharko zenioke. Zu babestea helduen ardura da. Ezer ez da zure errua.
Zure segurtasun-sarea ezagutu behar duzu, zein heldurengana jo dezakezun eta zeinengan konfiantza izan.
IRAUPENA: 50 minutu
ZUZENDARIA: Maite Redin
EKOIZPENA: Tdiferencia S. Coop.
ELENCO: Jaione Urtasun
AUTORa: Maite Redin
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Tdiferencia s. coop.
deskargak
Deskargatu kalitate handiko kartela eta lanaren informazioarekin dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan hemen klik eginez: