Onin eta bere koadrila Gayarreko ateetan

Tdiferencia • 19 de febrero de 2025

Oraindik ez dute eszenatokia zapaldu, baina dagoeneko besaulki-patiotik paseatu dira. Bertako txoko batzuk arakatu dituzte eta oholtza gainean dantzatzearekin amestu dute. Onin eta bere koadrila Gayarre Antzokian aurkeztu ziren azaroaren 16an. « Liburutik antzerkirako » jauzia iragarri zuten eta, geldigor, euren koreografiaren zati bat erakutsi zuten. Haiekin batera, Ibon Martin -aita literarioa-, Maite Redin eta Ainhoa Ruiz (Tdiferencia) eszenatokira egindako jauzian bere mentoreak, José Ángel Andrés eta Izaskun Azcona ( Fundación Caja Navarra -ko presidentea eta «La Caixa» Fundazioaren Nafarroako ordezkaria, hurrenez hurren) izan ziren, Innova Programa sustatzen duten erakundeak. Programa horrek Nafarroako konpainia honen proiektua babesten du.

Sara kgraziaz erakutsi zuen bere zaldi mototsa, Onin ek ez zituen bere galtzerdi koloretsuak ahaztu eta Ainara k zoriontsu paseatu zuen bere adats luzea. Erik gorritu egin zen behin baino gehiagotan, eta Aimar rek ez zion utzi bere protesiek Gayarre Antzoki ko atarian bere lagun-taldearekin dantzan egitea eragotz ziezaioten. Urduri jarri ziren, baina gogotsu ekin zioten misioari. Onin eta Antzerkiaren Misterioa estreinatzeko hilabete pasatxora, koadrila Iruñeko koliseora hurbildu zen hedabideen aurrean bere hurrengo abentura aurkeztera, Antzerkiaren Misterioa ezagutzera eramango dituena. Goiz dibertigarri eta zirraragarria izan zen. Hemen azalduko dizugu…

AMETS BAT

Ibon Martin egilearentzat, Onin eta bere koadrila k euren liburuetako orrietatik antzerkira salto egitea egia bihurtutako ametsa da. Bere pertsonaiek bizia hartu izatea albiste ona da eta, hortaz, azaroaren 16a oso egun berezia izan zen. Donostiako kafetegi batean hasi zen dena, « zoro pare batek » Onin antzokira eramatea proposatu ziotenean. « Laster esan nien aurrera egiteko. Eta hemen gaude. Zoro zoragarri horiei esker, aurtengo Gabonetan, Onin eta bere koadrila antzokian izango dira ».

Norbaitek Onin antzerkira eraman bazezakeen, Tdiferenciak izan behar zuen
Ibon Martin

Idazleak kontatu zuen, halaber, Oninen abenturak idazten hasi zela, duela lau urte, haurrak literaturara hurbildu eta literaturak harrapatzea lortzeko asmoz. « Irakurketa horrek dibertitzea ez ezik, balio batzuk ematea nahi nuen, eta uste dut balio horietan guztiok sinetsi beharko genukeela gizarte gisa ». Horregatik, Oninen koadrilan denak berdinak dira, elkarri laguntzen diote eta mundu hobe baten alde borrokatzen dute, bakoitzak ahal duen neurrian. « Tdiferencia kooperatiba ezagutu nuenean, hasieratik argi izan nuen norbaitek Onin antzerkira eraman bazezakeen beraiek izan behar zutela, haien lan egiteko moduagatik, inklusioaren, aniztasunaren edo lankidetzaren defentsan aritzeagatik; hori baita, hain zuzen ere, Oninek jorratzen duen guztia ».

Maite Redinek, antzerki moldaketaren egile eta muntaiaren zuzendariak, lankidetza aipatu zuen proiektu honen funtsezko zutabe gisa. « Horregatik daude hemen Ibon, Grego, Jose Andres eta Izaskun ». Izan ere, haien laguntzari esker, errealitate bihurtu da Onin eta Antzerkiaren Misterioa : « Guk Onin haurrekin egiten ditugun hainbat tailer eta ipuin kontalarien bidez ezagutu genuen, eta pertsonaiaz maitemindu ginen. Horrela, Ibonekin harremanetan jarri ginen. Gure ideia kontatu ondoren, esan zigun: ‘Onin zuena da’ », kontatu zuen Redinek, idazle gipuzkoarraren « eskuzabaltasun sinestezina » azpimarratuz.

Jasotako laguntza horiei esker, beste maila bateko proiektu bat sor dezakegu, arriskutsuagoa dena, eta sorkuntzari denbora eman diezaiokegu, ez alderdi ekonomikoari bakarrik begiratu

Maite Redin

Bigarren pausoa, zuzendariak kontatu bezala, Gayarre Antzoki ko atea jotzea izan zen. Eta bertako zuzendariak, Grego Navarro k, « zeharo » ireki zion. Beraz, « kemendu egin ziren » eta Innova Programa ren eta Nafarroako Gobernua ren babesa eskatu zuten. « Laguntza horiek guztiek aukera ematen dizute beste maila bateko proiektu bat sortzeko, arriskutsuagoa dena, prezio lehiakor bat duena. Sorkuntzari denbora emateko eta alderdi ekonomikoari bakarrik ez begiratzeko aukera ematen du », ziurtatu du Redinek.

Ainhoa Ruiz eta Maite Redin, Tdiferenciatik; José Ángel Andrés, Ibon Martin eta Izaskun Azcona.

Fundación Caja Navarra ko zuzendaria ere gogotsu agertu zen datorren estreinaldiaren aurrean, eta haren laguntzaile hutsak ez direla aitortu zuen: « Kulturarekiko konpromisoa hartzen dugu. Elkar lotzea eta akonpainamendua egitea gustuko dugu », esan zuen José Ángel Andrés ek, eta miresmena erakutsi zuen inklusioa eta indarkeria eta abusuaren aurkako borroka ardatz hartuta Tdiferenciak egindako lanarekiko.

Izaskun Azcona k , «la Caixa» Fundazioa ren Nafarroako ordezkariak , erakundea Tdiferenciaren proiektua babestera bultzatu zuten alderdietako batzuk nabarmendu zituen: « Kultura inklusiboa, kalitatezkoa, irisgarria, euskaraz eta gaztelaniaz, eta familia osoarentzat ».

LAN TALDEA

Onin eta Antzerkiaren Misterioa antzezlanean bost aktorek egiten dute lan, koadrilako kideei bizia emango dietenak. Irati Muñoz gipuzkoarra Onin izango da eta Iban Alguea nafarra bere anaia Erik bilakatuko da. Celia Fañanás eta Naiara Azpilkueta nafarrek Sara eta Ainararen papera egingo dute, hurrenez hurren, eta Kimetz Etxabe gipuzkoarra Aimar izango da.

Maite Redin da antzezlanaren egile eta zuzendari artistikoa, Ainhoa Ruiz zuzendari laguntzailea eta euskara arduraduna. Acrónica taldeko David Bernués ek diseinatu du argiztapena, eta Jon Zabala arduratu da musika jartzeaz. Conchi Redin da ekoizpen exekutiboaren arduraduna.

Naiara Azpilkueta, Kimetz Etxabe, Iban Alguea, Celia Fañanás, Irati Muñoz, Maite Redin eta José Ángel Andrés.

Proiektuaren ekoizpenak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza du – Artem Pro – eta, gainera, Gayarre Antzokia , Innova Programa , Fundación Caja Navarra  eta Fundación “la Caixa” ren laguntza izan du. 

Por Tdiferencia • 23 de noviembre de 2026
Maitane Pérez, Eva Azpilikuetarekin batera, Itsas Misterioak antzezlanaren egilea eta protagonista da. Tdiferencia konpainiak ekoitzitako antzezlan honek Calzas Rojas eta Calzas Negras izeneko bi piraten istorioa kontatzen du. Bi pirata horiek itsasoaren erdian galduta daude, noraezean nabigatzen dute eta ozeanoak eta oroitzapenak zeharkatzen dituzte, bilatzen duten altxorra beti beren barruan egon dela deskubritu arte.
Por Tdiferencia • 23 de noviembre de 2026
“Dame mi espacio”, de Maite Redin, cuenta la historia de una niña extraterrestre que revela un secreto doloroso con ayuda de otros personajes y una adulta de confianza. La obra enseña a identificar el abuso, pedir ayuda y recordar que la culpa siempre es de la persona adulta.
Por Tdiferencia • 6 de noviembre de 2026
El 16 de octubre, Maite Redin y Ainhoa Ruiz fueron las encargadas de conducir la gala de conmemoración del trigésimo aniversario de la fundación de Amedna-Neeze. La creación de eventos culturales y corporativos a medida es otra de las especialidades de Tdiferencia.
Por Tdiferencia • 4 de noviembre de 2026
Azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean, Nafarroako 65 herrik euskarazko kulturaz gozatuko dute ipuin kontalariekin, sukaldaritza tailerrekin, magiarekin edo antzerkiarekin / Desde el 4 de noviembre y hasta el 13 de diciembre, 65 localidades navarras disfrutarán de la cultura en euskera con cuentacuentos, talleres de cocina, magia o teatro
Por Tdiferencia • 3 de noviembre de 2026
El 25 de octubre, "La Brubuja disléxica" se subió al escenario del Espacio Cultural Los Llanos de Estella para entretener, divertir y emocionar. Y vaya que si lo logró... Los aplausos retumbaron en el patio de butacas y el público abrazó a las artistas a la salida de la función. ¡La gira de Brubuja acaba de comenzar"
Por Tdiferencia • 24 de octubre de 2026
Antes de que Brubuja subiera al escenario, el nuevo espectáculo de Tdiferencia contó con unas espectadoras de excepción. Tres maestras de pedagogía terapéutica se acercaron hasta la sala de ensayos para contemplar el espectáculo. Una mirada educativa para una obra familiar que habla de dislexia.
Por Tdiferencia • 24 de octubre de 2026
Iciar Irurtia Orzaiz
Por Tdiferencia • 22 de octubre de 2026
Para que una obra se luzca sobre el escenario, es preciso el trabajo de muchas personas. Habrá quien cree la historia y quien le de forma. Actores y actrices que den vida a los personajes y equipos que los vistan, los peinen y los maquillen. Y, además, personal técnico que ilumine las escenas y controlen el sonido. Sigue leyendo, que aquí te contamos más.
Por Tdiferencia • 28 de septiembre de 2026
Cuenta Haizea Martínez de San Vicente en este artículo que Tdiferencia lleva años demostrando que el teatro y la cultural pueden ser herramientas muy útiles para defender el medio rural. Recién graduada en Filología Hispánica y Periodismo por la Universidad de Navarra, este verano ha desarrollado sus prácticas extracurriculares con la compañía a través del programa de Conservación del Patrimonio Rural de la Universidad de Navarra. Residente en el medio rural, Haizea contempla especializarse en comunicación agroalimentaria y continuar viviendo en su localidad. En esta entrada, la joven alavesa habla de agricultura, entorno rural, cultura y cooperación.