NOTICIAS

Elkartasunezko, inklusibitatezko, errespetuzko eta askotariko istorio batek irabazi du Tdiferenciako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako IV. Literatur Lehiaketa. Alaia Urbisuk, Orkoiengo Auzalar Ikastetxe Publikoko 4. mailako ikasleak, jaso zuen saria -diploma bat- bere ikaskideen izenean, eta ikastetxeko beste ikasleekin batera, "Burua txoriz beteta" antzezlanaz gozatu zuen.