Javier Arakama Urtiagarekin elkarrizketa, euskarabideko zuzendari kudeatzailea: «Gora Gora Festek leku bat hartu du Nafarroako udazkeneko agenda kulturalean, euskaldunek badakite eta oso harrera on...

Tdiferencia • 12 de diciembre de 2024

Iciar Irurtia Orzaiz

Gora Gora Fest 2024 dagoeneko historia da. Baina historia polita. Izan ere, lau urteko ibilbidearen ondoren, euskarazko kultur ziklo honek lekua egin da jada Nafarroako udazkeneko agendan. 2.500 pertsona inguruk – iaz baino bi ehunen gehiagok – parte hartu dute Euskarabideak proposatu eta Tdiferenciak antolatutako ekintzetan. Azaroaren 2tik abenduaren 8ra, magia, dantza, antzerkia, ipuinak eta musika Nafarroan zehar ibili dira iparraldetik hegoaldera. Jabier Arakama Urtiaga Euskarabideko zuzendari gerentearekin hitz egin dugu, 2020an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko abiatu zen zikloaren orainaz eta etorkizunaz.

Javier Arakama Urtiaga, director gerente de Euskarabidea-Instituto Navarro del Euskera.

Gora Gora Fest kultur zikloak 2021ean ekin zion bere ibilbideari. Zein helbururekin?

Gora Gora Fest abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta dago. Helburu nagusia Nafarroa osoko haur eta nerabeei euskarazko jarduera kultural dibertigarri eta interesgarriak eskaintzea da, eta horregatik dozenaka ikuskizun antolatzen ditugu gure lurraldeko eskualde guztietan. Hizkuntzaren normalizaziorako, aisialdia eta denbora librea oso garrantzitsuak dira, eta horretan eragin nahi du programa honek.

Tdiferencia enpresako profesionalek haur eta nerabeen ekosistema oso ongi ezagutzen dute eta denon artean jakin izan dugu adin ezberdinetara egokitutako eskaintza polita, entretenigarria eta baloreak erakusten dituena osatzen.

Lehenengo ediziotik, Tdiferencia arduratzen da jaialdiaren programazioaz. Zer ekarpen egiten dio konpainiak ziklo kultural horri?

Hasieratik, oso gustura egin dugu lan elkarrekin. Talde-lanean aritzen gara, bakoitzak bere ekarpenak egiteko aukera du, eta emaitza aberasgarria izaten ari dela uste dugu. Gure nahi eta beharrak zeintzuk ziren berehala ulertu zuten, eta urtero eskaintzen dugun programazioan nabaritzen da. Tdiferencia enpresako profesionalek haur eta nerabeen ekosistema oso ongi ezagutzen dute eta denon artean jakin izan dugu adin ezberdinetara egokitutako eskaintza polita, entretenigarria eta baloreak erakusten dituena osatzen.

Aurtengo edizioan, ikuskizunetara joan den jende kopurua iazkoa baino handiagoa izan da. Zalantzarik gabe, datu ona…

    Egitasmo hau martxan jarri zenetik, urtez urte gero eta jende gehiago gerturatu da, eta hori oso esanguratsua da. Gora-Gora Fest Nafarroako herri askotan eskatzen eta eskaintzen den programa da, eta guraso aunitz haien eskualdeko herrietara joaten dira seme-alabekin, ikuskizunez gozatzeko asmoz.

    Nire ustez, honek argi erakusten du gizartean dagoen behar eta nahia betetzen duela programak. Ez guztiz, noski, hau eragile askoren lana delako, baina norabide onean goaz.

    Pentsatzera eramango gintuzke Gora Gora Festak Nafarroako kultur programazioan lekua egin duela?

    Zalantzarik gabe. Nafarroako herri askotan (batez ere, urtean zehar euskarazko programazio urria dagoenetan) bertako euskaltzaleek badakite, udazkenarekin batera, kultur ziklo hau datorrela, eta oso harrera ona dauka.

    Euskarazko kultura Nafarroako zonalde guztietara eramanez, gainera, euskararen ezagutza, erabilera eta prestigioa zabaltzeaz gain, nafarren arteko gizarte eta lurralde kohesioan sakontzen ari garela sinetsita gaude. Beraz, bide honetan jarraitzeko asmoa daukagu.

    Datorren urteko edizioan pentsatzen hasita? Aurreikusitako berritasunik?

    Formatuan, aldaketa handirik ez da egonen. Programazio berria prestatze aldera, kontuan hartuko dugu hurrengo asteetan eginen dugun 2024ko edizioaren ebaluazioa, zertan hobetzen ahal dugun jakiteko. Eta, zalantzarik gabe, eskaintza zabaltzen jarraituko dugu, ahalik eta herri gehienetara iritsi ahal izateko. Nafarroako haur eta nerabeek euskarazko kalitatezko aisialdia izatea merezi dutelako.

    Por Tdiferencia 18 de septiembre de 2026
    La dramaturga, directora y actriz y socia fundadora de la compañía navarra Tdiferencia asegura que su pasión por el teatro despertó en ella muy temprano: en plena adolescencia. Y, desde entonces, ha escrito, dirigido e interpretado sin parar. Hoy, en este post, nos desvela cómo escribe sus obras. Qué le inspira, cómo perfila el personaje o cuánto tiempo tarda en crear una nueva historia teatral.
    Por Tdiferencia 9 de septiembre de 2026
    La protagonista de la nueva producción de Tdiferencia no estará sola, porque los movimientos de dos bailarinas le acompañarán sobre el escenario. La compañía ha dedicado los primeros días de septiembre a seleccionar a las profesionales de la danza que completarán el elenco de "La Brubuja disléxica". / Tdiferenciaren ekoizpen berriaren protagonista ez da bakarrik egongo, bi dantzariren mugimenduek lagunduko baitiote taula gainean. Konpainiak iraileko lehen egunetan "Brubuja dislexikoa"-ren taldea osatuko duten dantzari profesionalak aukeratu ditu.
    Por Tdiferencia 27 de agosto de 2026
    Sin público no hay teatro. Sería como un jardín sin flores o un río sin agua. Porque el uno sin el otro carecería de sentido. Dejaría de ser un arte vivo para convertirse en un ensayo eterno. En una sucesión de gestos cautivos, miradas perdidas y palabras mudas. Sin alma, sin vida, sin emoción. Porque el teatro no se realiza si no es con el patio de butacas. Con sus aplausos, sus silencios y sus carcajadas. Con las miradas acuosas, el gesto contenido, las manos agitadas y las ovaciones de un público que hace suya la historia que se cuenta sobre las tablas, la completa y la hace eterna.
    Por Tdiferencia 27 de agosto de 2026
    El 25 de agosto, Irantzu Zugasti Alfaro recibió el premio -400€ para gastar en la librería elegida por la ganadora, Elkar- de la mano de la autora y protagonista del montaje, Ainhoa Ruiz Aisa.
    Por Tdiferencia 11 de agosto de 2026
    La producción de la compañía navarra se estrenará el 25 de octubre, en el Espacio Cultural Los Llanos de Estella. En euskera, por la mañana, y en castellano, por la tarde. Nafarroako konpainiaren ekoizpena urriaren 25ean estreinatuko da Lizarrako Los Llanos Kulturgunean. Euskaraz, goizean, eta gaztelaniaz, arratsaldean.
    Por Tdiferencia 22 de julio de 2026
    Habló de dislexia y de incomprensión. De confusión, miedo y algo de culpa. Pero también de cariño, empatía, respeto y diversidad. La Brubuja Disléxica presentó el 17 de julio una de las actividades de mediación contempladas en este proyecto de Tdiferencia, que cuenta con el apoyo del departamento de Cultura del Gobierno de Navarra a través de Artempro y cuyo estreno en euskera y castellano tendrá lugar en Estella, el próximo 25 de octubre. / Dislexiaz eta ulerti ezaz hitz egin zuen. Nahasmenaz, beldurraz eta errunduntasun apur batez ere bai. Baina baita maitasunaz, enpatiaz, errespetuaz eta aniztasunaz ere. Uztailaren 17an, Brubuja dislexikoak Tdiferenciaren proiektu honetan aurreikusitako bitartekaritza-jardueretako bay aurkeztu zuen. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren babesa du, Arteproren bidez, eta euskarazko zein gaztelaniazko estreinaldia datooren urriaren 25an izango da, Lizarran.
    Por Tdiferencia 16 de julio de 2026
    ¡Te la presentamos! La Brubuja Disléxica es la protagonista del nuevo espectáculo que Tdiferencia estrenará en octubre en Estella. Si quieres conocerla, acompáñanos este verano y descubre cómo la Brubuja resuelve su problema... Tiene dislexia y a veces le bailan las letras. La actividad de mediación se presenta al público, el 17 de julio, en Lerín. / Aurkezten dizugu! Brubuja Dislexikoa da Tdiferenciak urrian Lizarran estreinatuko duen ikuskizun berriaren protagonista. Ezagutu nahi baduzu, zatoz gurekin uda honetan, eta ezagutu nola konpontzen duen Brubujak bere arazoa... Dislexia du, eta, batzuetan, hizkiak dantzan hasten zaizkio. Bitartekaritza-jarduera uztailaren 17an aurkeztuko da jendaurrean, Lerinen.
    Por Tdiferencia 7 de julio de 2026
    Por unos días, se convertirán en periodistas locales. Resumirán la actualidad del valle, prepararán entrevistas y editarán un podcast. De la mano de Tdiferencia y con la colaboración del Ayuntamiento de Puente la Reina-Gares, los niños y las niñas de 6 a 12 años podrán disfrutar de actividades infantiles durante las cuatro semanas del mes de agosto.
    Por Tdiferencia 2 de julio de 2026
    Iciar Irurtia Orzaiz
    Por Tdiferencia 2 de julio de 2026
    El suyo fue el más votado. De entre el centenar de "brujas" que se mostraron en la Sala de Armas de la Ciudadela, del 18 al 21 de junio en Rincones y Recovecos Navarra, el de Irantzu resultó ganador. Y su Brubuja Disléxica le permitió ganar los 400€ del premio para gastar en la librería que ella elija. ¡Enhorabuena! / Berea bozkatuena izan zen. Ekainaren 18tik 21era bitartean, Iruñeko Zitadela Arma Aretoan, Rincoces y Recovecos Navarra ekitaldiaren barruan ikusgai jarri ziren ehun bat “sorginen” artean Irantzurena irabazi zuen. Eta haren Brubuja Dislexikoari esker, berak aukeratutako liburu-dedan gastatzeko 400 euroko saria irabazi du. Zorionak!