Tailoviu, betirako Tailoviu

Tdiferencia • 31 de enero de 2025

Iciar Irurtia Orzaiz-ek idatzia eta Celia Fañanás-ek itzulia

Nirekin betirako egongo al zara? Beste mutil batzuekin egongo zara? Eta beste neska batzuekin? Seme-alabak izan nahi dituzu?

Ez dakit…

Orduan, zer nahi duzu?

Libre izan nahi dut.

Nik ere libre izan nahi dut!

Erabakiak hartzeko eta ekintzak kanpoko inposiziorik gabe aurrera eramateko aukera izan nahi dut. Horrek arriskuak hartzea eta nire erabakien pisua eramatea eskatzen badu ere. Izan ere, askatasuna ez da nahi duzuna egitea. Aske izatea bidea norberak nahi duen bezala egitea da , erabakitzen duen lekutik eta norberak aukeratzen duenaren eskutik.

Honetaz guztiaz aritzen dira Tdiferencia -k ekoiztutako eta Maite Redin -ek idatzi eta zuzendutako Tailoviu -ko protagonistak. Berrogei minutu pasatxoan, familia osoari zuzendutako obra honek mutiko eta neskato baten artean sortzen den maitasun istorioa kontatzen du, bere haurtzarorik samurrenetik abiatuta. Jolastu, barre egin, partekatu eta elkar maite dute, eta hazi eta garatu ere egiten dira.

Nerea Bonito  eta  Xabier Artieda aktoreak dira neskato eta mutiko honen istorioa taularatzen dutenak: haien lehen zezelkadak, aurkikuntzak eta beldurrak partekatzen dituztenak. Jolasean dibertitzen dira -neskatoa «polizia» da eta mutikoa «lapurra»-, neskatoa da txori baten gorotzak mutikoaren begian jotzen duenean barre egiten duena, baita negarrez ikusten duenean muxu ematen diona ere. Hunkitu egiten dira, urduri jartzen dira. Izan ere, elkar gustoko dute : « nik gustoko dut eta berak gustoko nau ».

Redin «txiki» horien istorioaz baliatzen da maitasun erromantikoa desmitifikatzeko. Haurren maitemintze aren aurrean errespetua eta enpatia ezinbestekoak direla uste du, eta istorio honen bidez ohiko jokabide ereduak aldatu eta indarkeria matxista prebenitzeko ahaleginak egiten ditu.

Izan ere, Tailoviu -n, neskatoa da iniziatiba hartzen duena, barre egiten duena eta musu ematen duena. Ez da neskato koldarra, ezpata zorrotik ateratzen imajinatzen du bere burua, eta borroka-arteak praktikatzen ditu.

Bien artean konturatzen dira elkar maitatu dezaketela «pertsona nagusien» urratsak jarraitu gabe. Enekok ez du neskatoa salbatu behar berak maita dezan. Eta berak, aldiz, ez du ez ederra, ez garaia, ez argala izan behar. Maitasuna errespetua , onarpena eta aitormena bai da.

Elkarrekin hazten dira, ikasketak, krispetak eta algarak partekatzen dituzte. Eta bakoitzaren interesek bide desberdinak hartzen dituztela ohartzen dira. Horrela hasten dira lehen eztabaidak… Haien arteko harremanaren inguruko lehen kontuak planteatzen hasten dira. Betirako elkarrekin egongo ote diren, beste neska-mutil batzuekin aterako diren edota seme-alabak izan nahi dituzten… Eta, orduan, bien artean , ondorio berera iristen dira: aske izan nahi dute. Batek Afrika ezagutu nahi du eta besteak Asiara bidaiatu. Nomada izan nahi du batek, eta txakur bat izan. Besteak, lorategi bat duen etxea eta hogeita bost katu izan nahi ditu. Bata, azukrea. Bestea, gatza.

Haien bideak bereizten dituzte. Bakoitzak bere ibilbideari ekiten dio, bere interes, gustu eta konpainiekin. Baina dena errespetuz eta, batez ere, maitasunez . Elkar agurtu eta elkar maite dute : Tailoviu. Beti Tailoviu.

Por Tdiferencia 11 de agosto de 2026
La producción de la compañía navarra se estrenará el 25 de octubre, en el Espacio Cultural Los Llanos de Estella. En euskera, por la mañana, y en castellano, por la tarde. Nafarroako konpainiaren ekoizpena urriaren 25ean estreinatuko da Lizarrako Los Llanos Kulturgunean. Euskaraz, goizean, eta gaztelaniaz, arratsaldean.
Por Tdiferencia 22 de julio de 2026
Habló de dislexia y de incomprensión. De confusión, miedo y algo de culpa. Pero también de cariño, empatía, respeto y diversidad. La Brubuja Disléxica presentó el 17 de julio una de las actividades de mediación contempladas en este proyecto de Tdiferencia, que cuenta con el apoyo del departamento de Cultura del Gobierno de Navarra a través de Artempro y cuyo estreno en euskera y castellano tendrá lugar en Estella, el próximo 25 de octubre. / Dislexiaz eta ulerti ezaz hitz egin zuen. Nahasmenaz, beldurraz eta errunduntasun apur batez ere bai. Baina baita maitasunaz, enpatiaz, errespetuaz eta aniztasunaz ere. Uztailaren 17an, Brubuja dislexikoak Tdiferenciaren proiektu honetan aurreikusitako bitartekaritza-jardueretako bay aurkeztu zuen. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren babesa du, Arteproren bidez, eta euskarazko zein gaztelaniazko estreinaldia datooren urriaren 25an izango da, Lizarran.
Por Tdiferencia 16 de julio de 2026
¡Te la presentamos! La Brubuja Disléxica es la protagonista del nuevo espectáculo que Tdiferencia estrenará en octubre en Estella. Si quieres conocerla, acompáñanos este verano y descubre cómo la Brubuja resuelve su problema... Tiene dislexia y a veces le bailan las letras. La actividad de mediación se presenta al público, el 17 de julio, en Lerín. / Aurkezten dizugu! Brubuja Dislexikoa da Tdiferenciak urrian Lizarran estreinatuko duen ikuskizun berriaren protagonista. Ezagutu nahi baduzu, zatoz gurekin uda honetan, eta ezagutu nola konpontzen duen Brubujak bere arazoa... Dislexia du, eta, batzuetan, hizkiak dantzan hasten zaizkio. Bitartekaritza-jarduera uztailaren 17an aurkeztuko da jendaurrean, Lerinen.
Por Tdiferencia 7 de julio de 2026
Por unos días, se convertirán en periodistas locales. Resumirán la actualidad del valle, prepararán entrevistas y editarán un podcast. De la mano de Tdiferencia y con la colaboración del Ayuntamiento de Puente la Reina-Gares, los niños y las niñas de 6 a 12 años podrán disfrutar de actividades infantiles durante las cuatro semanas del mes de agosto.
Por Tdiferencia 2 de julio de 2026
Iciar Irurtia Orzaiz
Por Tdiferencia 2 de julio de 2026
El suyo fue el más votado. De entre el centenar de "brujas" que se mostraron en la Sala de Armas de la Ciudadela, del 18 al 21 de junio en Rincones y Recovecos Navarra, el de Irantzu resultó ganador. Y su Brubuja Disléxica le permitió ganar los 400€ del premio para gastar en la librería que ella elija. ¡Enhorabuena! / Berea bozkatuena izan zen. Ekainaren 18tik 21era bitartean, Iruñeko Zitadela Arma Aretoan, Rincoces y Recovecos Navarra ekitaldiaren barruan ikusgai jarri ziren ehun bat “sorginen” artean Irantzurena irabazi zuen. Eta haren Brubuja Dislexikoari esker, berak aukeratutako liburu-dedan gastatzeko 400 euroko saria irabazi du. Zorionak!
Por Tdiferencia 29 de junio de 2026
Hace apenas una semana que el festival de artes escénicas en espacios singulares llenó de música, teatro y danza la Ciudadela de Pamplona, Legaria, Úcar, Tirapu y Fustiñana. Aún resuenan los aplausos, los últimos pasos de danza y las pequeñas luces que iluminaron la poterna de la Ciudadela. La octava edición ya es historia, ¡pero Tdiferencia ya sueña con el Festival de 2027!
Por Tdiferencia 24 de junio de 2026
Este verano, la cultura regresa al entorno rural. De la mano de Tdiferencia, vuelven las actividades Kul, dirigidas a niños y niñas de 6 a 12 años, en julio y agosto. Podrán convertirse en avezados periodistas y contar la actualidad del valle y aprenderán a crear personajes, imaginar historias o declamar.
Por Tdiferencia 19 de junio de 2026
Es el título de la adaptación de la obra "De rosas y de lirios" que Bagira-Bagara presentará el 20 de junio en la Ciudadela de Pamplona, en el marco del festival Rincones y Recovecos Navarra. Veinticinco minutos de teatro y danza.
Por Tdiferencia 19 de junio de 2026
Zurrunka Teatro presentará el sábado, 20 de junio, en Legaria su espectáculo de títeres de guante. Una adaptación de la tradición napolitana de Pulcinella adaptada al momento actual.