Asteburu honetan hasiko da Gora Gora Fest jaialdiaren IV. edizioa.

Tdiferencia • 1 de noviembre de 2024

Iciar Irurtia Orzaiz

Azaroaren 2tik abenduaren 8ra antzerkia, musika, dantza eta magia Nafarroan zehar ibiliko dira. Iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Gora Gora Fest asteburuan hasiko da eta, Tdferencia ren eskutik, euskarazko kultura eramango du Nafarroako 55 herritara.

Kultura normalean iristen ez den lekuetara irits zedin, eta euskara sozializatzeko bide gisa hartuta, Euskarabideak Gora Gora Fest jarri zuen abian duela lau urte, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta. Aurten ere, Tdiferencia da euskarazko kultur programazioaren arduraduna, eta hilabete batez Nafarroako 50 bat herritara iritsiko da. Aurten, Gora Gora Festek dantzak, inprobisazioak, tailerrak, antzezlanak eta ipuin kontalariak eskainiko ditu.

Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak eta Javier Arakama Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu zuten 2024ko programa, urriaren 29an. «Kultura normalean programazio ofiziala iristen ez den lekuetara eramatea » eta « sozializazioa » eta « euskarazko eduki kulturalez » gozatzea erraztea dira doako berrogeita hamar ikuskizun baino gehiago eskaintzen dituen kultur programaren helburuak.


Ainhoa Ruiz, de Tdiferencia, jaialdiaren programa kulturala diseinatu eta gauzatzeaz arduratzen da, publikoaren hizkuntzaren ezagutzara eta bertaratutakoen adinera egokitzen dena. Ruizek adierazi du ahaleginak egiten dituztela A edo D ereduak ematen dituzten ikastetxeak dituzten hiru mila biztanletik beherako udalerrietara irits dadin kultur programazioa, euskarazko kulturarako sarbidea errazteko. «Erdialdeko eta Nafarroako Erriberako herrietan, ikusleen euskara maila edozein dela ere, jarraitzeko errazak diren ikuskizunak aukeratzen ditugu. Programak ikuskizunak eskaintzen ditu euskaraz hitz egiten duen jendearentzat, baina baita euskaraz hitz egiten ez duenarentzat ere «, argitu du Ruizek.


Proposatutako ikuskizun gehienak familientzako dira, baina ia Foru Erkidego osoan ere eskaintzen da antzerkia, gazte eta helduentzat. «Ahaleginak egiten dira ikuskizunak Nafarroa osora irits daitezen, bailara eta eskualde guztietara. Eta martxan jartzeko udalen eta herrietako euskara teknikarien laguntza dugu · «, amaitu du Ainhoa Ruizek.

IKUSKIZUNAK ETA HERRIAK

Azaroaren 2tik abenduaren 8ra antzeztuko dira:   Basoa; Basoa zaindaria; Burua txoriz beteta; Ez dago kutxarik niretzat; Ezberdin bazain eder; Iragana, magia eta etorkizuna; Jolastokia; Koadrilan dantzan y Tdiskofesta.

Programa kulturala honako herrietan gauzatuko da:   Alzuza (Altzuza), Andosilla, Arruazu, Auritz / Burguete , Azagra, Bakaiku, Barásoain (Barasoain), Baríndano (Barindao), Artica / Artika , Burgui / Burgi, Caparroso, Carcastillo (Zarrakaztelu), Cascante, Castejón, Corella, Cortes, Erratzu, Erro, Etxalar, Eugi, Fontellas, Goizueta, Gorriti, Ibero, Ituren, Jauntsarats, Jaurrieta, Larraga, Lerín (Lerin), Lodosa, Los Arcos, Lumbier (Irunberri), Luzaide / Valcarlos, Marcilla (Martzilla), Mendavia (Mendabia), Miranda de Arga (Miranda Arga), Monreal / Elo, Muez (Muetz), Murieta, Obanos, Ochagavía / Otsagabia, Olite / Erriberri, Orbaizeta, Oronoz-Mugairi, Oroz-Betelu / Orotz-Betelu, Peralta / Azkoien, Ripa / Erripa, Sangüesa / Zangoza, Sesma, Tudela (Tutera), Urroz-Villa (Urrotz), Uztárroz / Uztarroze, Viana, Villatuerta eta Zugarramurdi.

Por Tdiferencia 20 de mayo de 2026
La nueva edición de Festival Rincones y Recovecos de Navarra contará con una guía de excepción. La Brubuja Disléxica será la encargada de descubrir rincones llenos de teatro y desvelar recovecos repletos de magia. Laberintos artísticos, arboledas musicales, poternas llenas de danza y carpas que alojan linternas mágicas. De 17 al 21 de junio, en Fustiñana, Tirapu, Legaria y Pamplona. Nafarroako Gure Zirrikituak Jaialdiaren edizio berriak salbuespenezko gida bat izango du. Brubuja dislexikoa arduratuko da antzerkiz betetako txokoak aurkitzeaz eta magiaz beteriko zokoak erakusteaz. Labirinto artistikoak, zuhaizti musikalak, dantzaz betetako poternak eta linterna magikoz betetako karpak. Ekainaren 17tik 21era, Fustiñana, Tirapu, Legaria eta Iruñean.
Por Tdiferencia 15 de mayo de 2026
Después de más de un año de trabajo, Tdiferencia presentará su proyecto de investigación y divulgación "Mujer y valle". Será en la Casa del Vínculo, el próximo 13 de junio.
Por Tdiferencia 12 de mayo de 2026
Zortzi edizio beteko ditu. Zirkua, dantza, antzerkia eta musika itzuliko dira. Iruñeko Ziudadelara eta Nafarroako Legaria, Tirapu edo Fustiñana bezalako herrietara. Tdiferencia pozik dago beste urtebete betetzeagatik eta, era berean, oso eskertuta. Baina dena ez da arrosa-bide bat izan... Maite Redinek kontatu digu.
Por Tdiferencia 11 de mayo de 2026
Y cumplirá ocho ediciones. Volverá el circo, la danza, el teatro y la música. A la Ciudadela de Pamplona y localidades navarras como Legaria, Tirapu o Fustiñana. Tdiferencia se siente feliz por cumplir un año más y, también, muy agradecida. Pero, no todo ha sido un camino de rosas... Maite Redin nos lo cuenta.
Por Tdiferencia 28 de marzo de 2026
Tdiferencia busca el cartel de su próxima obra y, por eso, invita a niños y niñas de entre siete y doce años a participar en el concurso e idear la imagen que representará a "La brubuja disléxica".
Por Tdiferencia 10 de marzo de 2026
Después de más de un año investigación, estudio y análisis, de un intenso proceso creativo y cientos de horas de ensayo, 53X saltó al escenario. Ante un público de edad muy variada, receptivo y entusiasta. Se mostró en el Teatro Gayarre y en la Escuela Navarra de Teatro y en los dos casos -en castellano y euskera- cosechó aplausos, buenas críticas y mucho cariño.
Por Tdiferencia 6 de marzo de 2026
La Sala Negra Café-Teatro de Logroño mostrará este fin de semana dos de las producciones más aplaudidas de Tdiferencia. Será el sábado por la tarde. A las 17:30H, "Cenicienta Rock" y a las 20:30H, "Con fajas y a lo loco". Las entradas ya están disponibles en la web.
Por Tdiferencia 19 de febrero de 2026
La obra se presentó el 18 de febrero, en el Teatro Gayarre y el domingo, 22, se estrena la versión en euskera, en la Escuela Navarra de Teatro.
Por Tdiferencia 18 de febrero de 2026
Le da miedo llegar a la Universidad siendo la "rara" y la "virgen". Le asusta no encajar, estar sola y separarse de Yasid, su mejor amigo y "casi hermano". Enara Urra encarna a Sara en 53X, la nueva producción de Tdiferencia. El 18 de febrero en el Teatro Gayarre y el 22, en euskera, en la Escuela Navarra de Teatro.