Ainhoa Ruiz amaordea eta amabitxi maitagarria da: «Ipuinaren bertsio berriak pertsonaiak humanizatu ditu»
Iciar Irurtia Orzaiz
Ainhoa Ruiz Aisa, Lizarrako aktorea eta Tdiferenciako kidea, arduratzen da Errauskineraren amaorde papera bizitzaz betetzeaz Nafarroako konpainiak ekoitzitako azken musikal muntaketan. Amaorde jainkotiar eta harroputz baten rola egiteaz gain, Errauskinera bisitan etortzen zaion eta bere magia azaleratzen laguntzen dion amabitxi maitagarriaren larruan sartzen da. Berarekin hitz egin dugu eta hau kontatu digu…
Errauskineraren bertsio honetan bi pertsonaia aurkezten dituzu: Amaordea, zailtasunak sortzen dizkiona, eta Amabitxia, poza ekartzen diona… Nola egiten duzu? Zaila da?
Oso dibertigarria izan da. Jada Maitek testua idaztean eta Jonek -musika konposatzailea- abestiekin pertsonaiak oso ondo landu zituzten. Amaordea jainkotiarra da, harroputza. Nik oso “aireko” irudikatu nuen: bizkar zuzena, beti puntetan, eta bere abestia oso rockeroa da. Aldiz, sorgina reggaea da eta bertsoetan hitz egiten du, beraz, oso ezberdinak dira hasieratik. “Lurrari” lotuago irakurri nuen, eta gorputzez adin handiagokoa proposatu nuen. Mugitzen da blokean, baina asko dantzatzen du.
Zer da zure amaordearen ezaugarri nagusia?
Pertsonaia oso dibertigarria da –Errauskinentzat ez, noski–. Txiste tontoak botatzen ditu, berari bakarrik grazia egiten diotenak, eta horrekin nik jada irabazita nauka –barreak–. Obra aurrera joan ahala, pertsonaia oso humanoa bihurtzen da… baina hori ikusleek deskubritu behar dute.
Eta Amabitxia?
Amabitxia oso pertsonaia maitagarria da. Emotikoki ipuin klasikoan dagoenaren antzekoa da, baina beste guztian oso originala. Zalantzarik gabe, niretzat obrako pertsonaiarik harrigarriena da.
Zer nabarmenduko zenuke zure pertsonaiei buruz?
Antzezle moduan, disfrutatuz idatzitako pertsonaiak dira. Ez da izan entsegu bakar bat non proposamen berriak eginez ez naizen gozatu. Eta susmatzen dut estreinaldian ez dela amaituko. Horrelako pertsonaiak dira: gehitu eta gehitu, harik eta zuzendariak esan arte: hemendik aurrera ez!
Eta ipuinaren bertsio berri honetaz?
Ipuinaren bertsio berri honek pertsonaiak humanizatu ditu. Egungo garaira ekarri ditu. Bizitzako balioak eta helburuak eman dizkie, ez bakarrik ezkontzea edo basoan hegaztiak jatea. Eta oso Tdiferencia da: berdintasuna, ingurumenarekiko eta animaliekiko errespetua, aniztasuna eta dibertsioa defendatuz.











