53X obraren estreinaldian, Gayarre Antzokian, gazte eta helduen ikusleak

Tdiferencia • 2 de julio de 2026

Iciar Irurtia Orzaiz

Otsailaren 18an, Teatro Gayarre , mota askotako ikusleak bildu ziren. Batzuek ile urdina zuten eta beste batzuk ez ziren hogei urtera ere iristen. Batzuk lehen aldiz sartu ziren antzoki batean, eta beste batzuentzat ohiko tokia zen. Izan ere, 53X obraren estreinaldiak ia ezinezkoa zirudiena lortu zuen: nerabezaroa eta helduaroa elkartzea. Gaztetasunari buruzko istorio bat kontatzea, teknologia erabiltzea, publikoa inplikatzea eta gazteak zein helduak hunkitzea. Lau egun geroago  Escuela Navarra de Teatro euskarazko ekoizpenaren estreinaldia hartu zuen. 53X bira egiten hasi da…

Urtebete baino gehiagoko ikerketa, azterketa eta sormen prozesu bizi baten ondoren, eta ehunka entsegu-orduren ostean, 53X oholtzara igo zen. Adin askotako ikusle hartzaile eta gogotsuen aurrean. Bai Gayarre Antzokian bai Nafarroako Antzerki Eskolan aurkeztu zen, gaztelaniaz zein euskaraz, eta bietan txalo ugari, kritika onak eta maitasun handia jaso zituen.

Ane (Celia Fañanás) eta Telmo (Unai Pichón), obrako une batean. ARGAZKIA: JAVIER ARISTU.

Prozesua luzea eta oso zorrotza izan da. Alderdi askotan berritzailea eta, aldi berean, ausarta . Horregatik, otsailaren 18ko goizean urduritasuna aktoreekin eta zuzendaritzarekin batera zegoen kamerinoan. Goizeko bederatzietan eszenatokiko atzeko atea zabaldu zen dekoratua sartzeko, eta aktoreak zein zuzendaria buru-belarri aritu ziren 53X -eko institutua eraikitzen. Batek itzalei bizia emango zieten elementuak antolatzen zituen; beste batek jantziak prestatzen zituen. Laster, argiztapena ixteko eta entsegu bat egiteko prest egon behar zuten. Makillajea, orrazkera, jantzien probak… Gayarreko korridoreak etengabeko jardunean zeuden, arratsaldeko zazpietako estreinaldirako.

Lanaldi biziaren intentsitatea gorabehera, orduak hegan joan ziren. Eta berehala ireki ziren antzokiko ateak ikusleei harrera egiteko. Agurren, irribarreen eta urduritasunaren artean, aretoa ilundu zen. Rowan agertu zen oholtzan eta emanaldia hasi zen. Bost neraberen bizitzako berrogeita hamar minutu: institutua, elkarrizketak, beldurrak eta zalantzak partekatzen dituzte. Desberdin izateko beldur dira, ulertuak ez izatea pairatzen dute, familia zaurituetan bizi dira edo beren nortasuna deskubritzen ari dira. 53X-ek oso benetako istorio bat kontatu zuen; adiskidetasuna etorkizunarekiko beldurrarekin, sexuarekin eta indarkeriarekin uztartzen da, eta amaiera publikoaren esku uzten da, multimedia baliabideen bidez.

Txaloen, agurren eta emozioen ondoren, Gayarre Antzokiko atondoa berriro bete zen. Oraingoan, talde artistikoarekin hitz egiteko, pertsonaiei bizia eman zieten aktoreak ezagutzeko eta Maite Redin ek —egile eta zuzendariak— istorio hau kontatzeko izan zituen arrazoiak entzuteko. Era berean, ikusleek euren iritziak partekatu zituzten. «Eskerrik asko istorio hau kontatzeagatik, gai hauek jorratzeagatik eta gazteria oholtzara eramateagatik. Zorionak lanagatik. Ea bira luzea egiten duen», izan ziren ondorengo solasaldian entzun ziren hitzetako batzuk.

53X-RI BURUZ

Maite Redinek idatzi eta zuzendu du obra. Sormen taldean parte hartu dute, halaber , Javier Aristu argazkilari eta diseinatzaile grafikoak ; Eñaut Gorbea dramaturgo, txotxongilolari eta Argia eta Itzala laborategiko arduradunak; eta Miguel Biurrun moda diseinatzaileak. Ainhoa Ruizek libretoa euskaratu zuen eta proiektuaren zuzendaritzan lagundu zuen; musika Jon Zabala rena da. Antzezleak Celia Fañanás, Unai Pichón, Enara Urra eta Miguel Biurrun dira; euskarazko bertsioan, Asier Burguete ere aritzen da. Tdiferenciaren muntaketa berriaren helburua gazteak antzokira erakartzea da, eta horregatik gazteria jartzen du oholtza gainean . 53X- ek bost neraberen egunerokoa erakusten du: haien segurtasun ezak, aurkikuntzak, beldurrak eta ilusioak. Gazteen estetika eta hizkuntza erabiltzen ditu, komedia eta drama uztartzen ditu, eta maitasunaz, absentziaz, presio sozialaz, indarkeriaz eta sexuaz hitz egiten du. Gainera, multimedia baliabideak erabiltzen ditu istorioaren amaiera erabakitzeko. «Publikoak erabakitzen du zer gertatuko den eszenan, eta erabaki horren arabera istorioak bide bat edo beste hartuko du. Esperientzia bat bizi nahi dutela uste dugu, eta hori eskaini nahi diegu. Horregatik, mugikorrak egongo dira eszenan», azaldu du Redinek. Une batean, ikusleek mugikorra erabili beharko dute bozkatzeko: Sarak ikasturtea amaitu aurretik birjintasuna galduko duen, Telmok Yasid ekin harreman estuagoa izango duen edo Ane k ikasketak berriro hartuko dituen.

Taldea, kamerinoan, estreinaldia aurretik. Ezkerretik eskubira. Maite Redin, Unai Pichón, Miguel Biurrun, Celia Fañanás, Maya Vázquez, Enara Urra eta Conchi Redin.

Por Tdiferencia • 28 de septiembre de 2026
Cuenta Haizea Martínez de San Vicente en este artículo que Tdiferencia lleva años demostrando que el teatro y la cultural pueden ser herramientas muy útiles para defender el medio rural. Recién graduada en Filología Hispánica y Periodismo por la Universidad de Navarra, este verano ha desarrollado sus prácticas extracurriculares con la compañía a través del programa de Conservación del Patrimonio Rural de la Universidad de Navarra. Residente en el medio rural, Haizea contempla especializarse en comunicación agroalimentaria y continuar viviendo en su localidad. En esta entrada, la joven alavesa habla de agricultura, entorno rural, cultura y cooperación.
Por Tdiferencia • 23 de septiembre de 2026
El próximo 25 de octubre, Ainhoa Ruiz Aisa se subirá al escenario en Estella para dar vida a "La Brubuja disléxica", un personaje muy especial creado por ella misma. Ruiz dará vida a una bruja impulsiva, imaginativa, un poco desastre y muy cabezota que se equivoca, se enfada, busca soluciones y sigue adelante.
Por Tdiferencia • 22 de septiembre de 2026
"La Brubuja disléxica" va tomando forma. Tdiferencia trabaja sin descanso para perfilar el montaje que estrenará el 25 de octubre, en el Espacio Cultural Los Llanos, en Estella. Completando la escenografía, componiendo la música, marcando expresiones, entonaciones y movimientos.
Por Tdiferencia • 18 de septiembre de 2026
La dramaturga, directora y actriz y socia fundadora de la compañía navarra Tdiferencia asegura que su pasión por el teatro despertó en ella muy temprano: en plena adolescencia. Y, desde entonces, ha escrito, dirigido e interpretado sin parar. Hoy, en este post, nos desvela cómo escribe sus obras. Qué le inspira, cómo perfila el personaje o cuánto tiempo tarda en crear una nueva historia teatral.
Por Tdiferencia • 9 de septiembre de 2026
La protagonista de la nueva producción de Tdiferencia no estará sola, porque los movimientos de dos bailarinas le acompañarán sobre el escenario. La compañía ha dedicado los primeros días de septiembre a seleccionar a las profesionales de la danza que completarán el elenco de "La Brubuja disléxica". / Tdiferenciaren ekoizpen berriaren protagonista ez da bakarrik egongo, bi dantzariren mugimenduek lagunduko baitiote taula gainean. Konpainiak iraileko lehen egunetan "Brubuja dislexikoa"-ren taldea osatuko duten dantzari profesionalak aukeratu ditu.
Por Tdiferencia • 27 de agosto de 2026
Sin público no hay teatro. Sería como un jardín sin flores o un río sin agua. Porque el uno sin el otro carecería de sentido. Dejaría de ser un arte vivo para convertirse en un ensayo eterno. En una sucesión de gestos cautivos, miradas perdidas y palabras mudas. Sin alma, sin vida, sin emoción. Porque el teatro no se realiza si no es con el patio de butacas. Con sus aplausos, sus silencios y sus carcajadas. Con las miradas acuosas, el gesto contenido, las manos agitadas y las ovaciones de un público que hace suya la historia que se cuenta sobre las tablas, la completa y la hace eterna.
Por Tdiferencia • 27 de agosto de 2026
El 25 de agosto, Irantzu Zugasti Alfaro recibió el premio -400€ para gastar en la librería elegida por la ganadora, Elkar- de la mano de la autora y protagonista del montaje, Ainhoa Ruiz Aisa.
Por Tdiferencia • 11 de agosto de 2026
La producción de la compañía navarra se estrenará el 25 de octubre, en el Espacio Cultural Los Llanos de Estella. En euskera, por la mañana, y en castellano, por la tarde. Nafarroako konpainiaren ekoizpena urriaren 25ean estreinatuko da Lizarrako Los Llanos Kulturgunean. Euskaraz, goizean, eta gaztelaniaz, arratsaldean.
Por Tdiferencia • 22 de julio de 2026
Habló de dislexia y de incomprensión. De confusión, miedo y algo de culpa. Pero también de cariño, empatía, respeto y diversidad. La Brubuja Disléxica presentó el 17 de julio una de las actividades de mediación contempladas en este proyecto de Tdiferencia, que cuenta con el apoyo del departamento de Cultura del Gobierno de Navarra a través de Artempro y cuyo estreno en euskera y castellano tendrá lugar en Estella, el próximo 25 de octubre. / Dislexiaz eta ulerti ezaz hitz egin zuen. Nahasmenaz, beldurraz eta errunduntasun apur batez ere bai. Baina baita maitasunaz, enpatiaz, errespetuaz eta aniztasunaz ere. Uztailaren 17an, Brubuja dislexikoak Tdiferenciaren proiektu honetan aurreikusitako bitartekaritza-jardueretako bay aurkeztu zuen. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren babesa du, Arteproren bidez, eta euskarazko zein gaztelaniazko estreinaldia datooren urriaren 25an izango da, Lizarran.
Por Tdiferencia • 16 de julio de 2026
¡Te la presentamos! La Brubuja Disléxica es la protagonista del nuevo espectáculo que Tdiferencia estrenará en octubre en Estella. Si quieres conocerla, acompáñanos este verano y descubre cómo la Brubuja resuelve su problema... Tiene dislexia y a veces le bailan las letras. La actividad de mediación se presenta al público, el 17 de julio, en Lerín. / Aurkezten dizugu! Brubuja Dislexikoa da Tdiferenciak urrian Lizarran estreinatuko duen ikuskizun berriaren protagonista. Ezagutu nahi baduzu, zatoz gurekin uda honetan, eta ezagutu nola konpontzen duen Brubujak bere arazoa... Dislexia du, eta, batzuetan, hizkiak dantzan hasten zaizkio. Bitartekaritza-jarduera uztailaren 17an aurkeztuko da jendaurrean, Lerinen.