Orkoiengo Ikastetxe Publikoko laugarren mailako ikasleek irabazi dute Tdiferenciaren IV. Literatur Lehiaketa

Tdiferencia • 9 de mayo de 2025

Iciar Irurtia Orzaiz

Bere azalaren kolorearengatik errespetu faltak pairatzen dituen jatorri mexikarreko Onintza gaztearen istorioa izan da Orkoiengo Auzalar Ikastetxeko literatur lanaren protagonista. Euskaraz ikasten du, ile iluna du eta bere ama eta Vicenterekin bizi da, bere aitona ez den «aitona». Errespetuz, inklusioz, berdintasunez, enpatiaz eta elkartasunez betetako istorio honek irabazi du Tdiferenciak antolatutako Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako IV. Literatur Lehiaketa. Maiatzaren 2an, Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunean, Alaia Urbisu Apellánizek, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak, jaso zuen saria -ikasturte osoaren izenean- Tdiferenciako aktore Celia Fañanásen eskutik, «Ama, hauxe da» lanagatik. Sentsibilitateagatik, idazkeragatik eta, halaber, irakasleek lan kolektibo hau egiteko izandako inplikazioagatik aukeratua izan zen idazlan hau. Ondoren, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleekin batera, Burua txoriz beteta / Con la cabeza llena de pájaros antzezlana ikusteko aukera izan zuten, bidaiez eta ametsez, inklusioaz, jasangarritasunaz eta desberdintasunarekiko errespetuaz hitz egiten duen ikuskizuna. Sariketara ehun bat lan aurkeztu ziren, gaztelaniaz eta euskaraz.

Alaia Urbisu diplomarekin, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaskideekin batera.

Lehiaketaren laugarren edizio honetan, ikasleek beren ametsetako eskola nolakoa izatea nahiko luketen hausnartzea nahi zuen Tdiferenciak. Parte hartzen zuten ikastetxeetako ikasleei beren literatura-lanean honako hitz hauek sar zitzatela eskatu zitzaien: berdintasuna, elkartasuna, enpatia, maitasuna, errespetua eta aniztasuna. Itsasoaren hondoan dagoen ikastetxe batean haztea gustatuko litzaiekeen, kolore askokoa eta berdintasunez betea legokeena. Edo hodeietan kokatutako ikastetxe batean ikastea nahiago bazuten, jazarpenik gabe, konfeti ugarirekin, solidarioa, enpatikoa eta berdintasunezkoa. Eskola atsegina, dibertigarria eta berezia. Literatur lehiaketa honetan parte hartzeko ideia laugarren mailako tutoreek -Koldo Leozek eta Irati Ibinagak hain zuzen- sortu zuten, ikasleak inplikatu baitzituzten elkarrekin istorio bat pentsa zezaten. “Denbora askorik ez genuenez, laugarren mailako bi gelen artean ipuin bat egitea erabaki genuen; batek hasiera idatzi zuen eta besteak bigarren zatia. Sartu behar ziren hitzak zozketa bidez banatu ziren eta umeek, taldeka, euren ideiak eman zituzten”, azaldu zuen Irati Ibinagak. Ondoren, irakasleak arduratu ziren ideiak ordenatzeaz eta idazten laguntzeaz.

Iban Alguea eta Ainhoa Ruiz Burua txoriz beteta antzezlanaren une batean.

Tdiferenciak, ikasgeletan eman daitezkeen indarkeria mota guztiak prebenitzeko duen konpromisoari jarraiki, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako Literatur Lehiaketa antolatzen du 2020tik aurrera.

Burua txoriz beteta / Con la cabeza llena de pájaros -Ainhoa Ruiz eta Iban Alguea protagonista dituen Maite Redinen obra- bidaiez eta abenturez mintzo da. Ametsez, desioez, askatasunaz, fantasiaz, aniztasunaz, berdintasunaz eta errespetuaz. Wada eta Liria pertsonaiek istorio zoragarri hau kontatuko dute, desio onez, emozioz, oroitzapenez, intrigaz eta magia ugariz betea dagoena. Pobreziaz, goseaz eta desberdintasunaz ere hitz egiten dute. Eta, halaber, jasangarritasunaz eta inklusioaz. Desberdintasunaren eta errespetuaren garrantziaz. Hitzaren ahalmenaz eta hausnarketaren garrantziaz. Magiaz eta emozioaz.

Por Tdiferencia • 28 de septiembre de 2026
Cuenta Haizea Martínez de San Vicente en este artículo que Tdiferencia lleva años demostrando que el teatro y la cultural pueden ser herramientas muy útiles para defender el medio rural. Recién graduada en Filología Hispánica y Periodismo por la Universidad de Navarra, este verano ha desarrollado sus prácticas extracurriculares con la compañía a través del programa de Conservación del Patrimonio Rural de la Universidad de Navarra. Residente en el medio rural, Haizea contempla especializarse en comunicación agroalimentaria y continuar viviendo en su localidad. En esta entrada, la joven alavesa habla de agricultura, entorno rural, cultura y cooperación.
Por Tdiferencia • 23 de septiembre de 2026
El próximo 25 de octubre, Ainhoa Ruiz Aisa se subirá al escenario en Estella para dar vida a "La Brubuja disléxica", un personaje muy especial creado por ella misma. Ruiz dará vida a una bruja impulsiva, imaginativa, un poco desastre y muy cabezota que se equivoca, se enfada, busca soluciones y sigue adelante.
Por Tdiferencia • 22 de septiembre de 2026
"La Brubuja disléxica" va tomando forma. Tdiferencia trabaja sin descanso para perfilar el montaje que estrenará el 25 de octubre, en el Espacio Cultural Los Llanos, en Estella. Completando la escenografía, componiendo la música, marcando expresiones, entonaciones y movimientos.
Por Tdiferencia • 18 de septiembre de 2026
La dramaturga, directora y actriz y socia fundadora de la compañía navarra Tdiferencia asegura que su pasión por el teatro despertó en ella muy temprano: en plena adolescencia. Y, desde entonces, ha escrito, dirigido e interpretado sin parar. Hoy, en este post, nos desvela cómo escribe sus obras. Qué le inspira, cómo perfila el personaje o cuánto tiempo tarda en crear una nueva historia teatral.
Por Tdiferencia • 9 de septiembre de 2026
La protagonista de la nueva producción de Tdiferencia no estará sola, porque los movimientos de dos bailarinas le acompañarán sobre el escenario. La compañía ha dedicado los primeros días de septiembre a seleccionar a las profesionales de la danza que completarán el elenco de "La Brubuja disléxica". / Tdiferenciaren ekoizpen berriaren protagonista ez da bakarrik egongo, bi dantzariren mugimenduek lagunduko baitiote taula gainean. Konpainiak iraileko lehen egunetan "Brubuja dislexikoa"-ren taldea osatuko duten dantzari profesionalak aukeratu ditu.
Por Tdiferencia • 27 de agosto de 2026
Sin público no hay teatro. Sería como un jardín sin flores o un río sin agua. Porque el uno sin el otro carecería de sentido. Dejaría de ser un arte vivo para convertirse en un ensayo eterno. En una sucesión de gestos cautivos, miradas perdidas y palabras mudas. Sin alma, sin vida, sin emoción. Porque el teatro no se realiza si no es con el patio de butacas. Con sus aplausos, sus silencios y sus carcajadas. Con las miradas acuosas, el gesto contenido, las manos agitadas y las ovaciones de un público que hace suya la historia que se cuenta sobre las tablas, la completa y la hace eterna.
Por Tdiferencia • 27 de agosto de 2026
El 25 de agosto, Irantzu Zugasti Alfaro recibió el premio -400€ para gastar en la librería elegida por la ganadora, Elkar- de la mano de la autora y protagonista del montaje, Ainhoa Ruiz Aisa.
Por Tdiferencia • 11 de agosto de 2026
La producción de la compañía navarra se estrenará el 25 de octubre, en el Espacio Cultural Los Llanos de Estella. En euskera, por la mañana, y en castellano, por la tarde. Nafarroako konpainiaren ekoizpena urriaren 25ean estreinatuko da Lizarrako Los Llanos Kulturgunean. Euskaraz, goizean, eta gaztelaniaz, arratsaldean.
Por Tdiferencia • 22 de julio de 2026
Habló de dislexia y de incomprensión. De confusión, miedo y algo de culpa. Pero también de cariño, empatía, respeto y diversidad. La Brubuja Disléxica presentó el 17 de julio una de las actividades de mediación contempladas en este proyecto de Tdiferencia, que cuenta con el apoyo del departamento de Cultura del Gobierno de Navarra a través de Artempro y cuyo estreno en euskera y castellano tendrá lugar en Estella, el próximo 25 de octubre. / Dislexiaz eta ulerti ezaz hitz egin zuen. Nahasmenaz, beldurraz eta errunduntasun apur batez ere bai. Baina baita maitasunaz, enpatiaz, errespetuaz eta aniztasunaz ere. Uztailaren 17an, Brubuja dislexikoak Tdiferenciaren proiektu honetan aurreikusitako bitartekaritza-jardueretako bay aurkeztu zuen. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren babesa du, Arteproren bidez, eta euskarazko zein gaztelaniazko estreinaldia datooren urriaren 25an izango da, Lizarran.
Por Tdiferencia • 16 de julio de 2026
¡Te la presentamos! La Brubuja Disléxica es la protagonista del nuevo espectáculo que Tdiferencia estrenará en octubre en Estella. Si quieres conocerla, acompáñanos este verano y descubre cómo la Brubuja resuelve su problema... Tiene dislexia y a veces le bailan las letras. La actividad de mediación se presenta al público, el 17 de julio, en Lerín. / Aurkezten dizugu! Brubuja Dislexikoa da Tdiferenciak urrian Lizarran estreinatuko duen ikuskizun berriaren protagonista. Ezagutu nahi baduzu, zatoz gurekin uda honetan, eta ezagutu nola konpontzen duen Brubujak bere arazoa... Dislexia du, eta, batzuetan, hizkiak dantzan hasten zaizkio. Bitartekaritza-jarduera uztailaren 17an aurkeztuko da jendaurrean, Lerinen.